viernes, 10 de febrero de 2017

UDALEKUAK 2017 - CAMPAMENTOS 2017

UDALEKUAK 2017. Lastur

EKAINAK 25tik UZTAILAK 1era
UZTAILAK 2tik 8ra
UZTAILAK 16tik 22ra
UZTAILAK 23tik 29ra

Gailurreko udalekuak gure zaldiekin batera, natur ingurunean ekintza mordoaz disfrutatzeko prest dauden 7-15 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta daude.
Zaldiekin burutzen ditugun ekintzaz gain, udalekua beste hainbat jolas eta tailerrez hornitua dago; hondartzara irteera, mendi irteera, orientazio lasterketa, eskulanak, gaubelak…
Horretaz gain, Gailurren ingelesa jolasen bitartez lantzeko aukera izango duzu. (Astean 6 ordu ingelesa egingo dute).



IBILTARIAK 2017


UZTAILAK 9tik 15era
UZTAILAK 30etik ABUZTUAK 5era
ABUZTUAK 6tik 12ra
ABUZTUAK 13tik 19ra

Gailurreko udaleku ibiltariak, zaldi gainean esperientzia duten 12 urtetik gorako gazteentzat zuzendurik daude.
Lasturko aterpetik abiatuta egunez egun toki ezberdinetara iritsiko gara. Gazte bakoitza, aste osoan zehar bere zaldia edukiko du, begiraleen laguntzaz, animaliak dituen eguneroko beharrak ezagutu eta asetzen ikasiko dute.
Maiz, gure ostatua izarpean izango dugu, izan ere, kanpin dendetan egingo dugu lo, bestetan aterpe ezberdinetan. Ibilbide osoan zehar, laguntzako furgoneta edukiko dugu, motxilak, kanpin dendak, janaria eta beharrezkoa dugun guztia eramateko.
Zaldi eta lagunekin batera Euskal Herriko txoko zoragarriak ezagutzeko prest?