jueves, 16 de abril de 2015

UDALEKUAK 2015

UDALEKUAK 2015

0.TXANDA UZATAILAK 5-11

1.TXANDA: UZTAILAK 12-18 


2.TXANDA: UZTAILAK 19-25


3.TXANDA: UZTAILAK 26 ABUZTUAK 1


4.TXANDA: ABUZTUAK 2-8


IBILTARIA ABUZTUAK 21-27 


Gailurreko udalekuak gure zaldiekin batera, natur ingurunean ekintza mordoaz disfrutatzeko prest dauden 7-15 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta daude.

Zaldiekin burutzen ditugun ekintzaz gain, udalekua beste hainbat jolas eta tailerretaz hornitua dago; hondartzara irteera, mendi irteera, orientazio lasterketa, eskulanak, gaubelak…

Horretaz gain, Gailurren ingelesa jolasen bitartez lantzeko aukera izango duzu. (Astean 8 ordu ingelesa egingo dute).
GURE HELBURUAK
  • Denbora libre hezitzaile batean gozatu eta ondo pasatzea.
  • Natura eta honek eskaintzen dizkigun baliabideak ezagutu, errespetatu eta gozatzea.
  • Beren adineko haurrekin elkarbizitza integratzailea bultzatzea.
  • Trebetasun fisiko eta emozionalak garatzea.
  • Hizkuntza aniztasuna bultzatzea.
PLAZA MUGATUAK DAUZKAGU! 20 PARTAIDE.
Izen emate dataren arabera banatuko dira.
INSTALAKUNTZAK
Udalekuak Lasturko bailaran, Debako udalerrian kokatzen den Naparrenekua aterpean izango dira.
Mendi, errota, erreka eta belardiez inguratuta toki paregabean aurkitzen gara.
Aterpeari dagokionean, hainbat logela daude komun eta dutxaz hornituak. Horretaz gain, erabilera anitzeko gela eta jangela dugu.
Kanpoaldean frontoia eta hondarrezko pista dugu erabilgarri.


ZALDIEKIN EKINTZAK

ZALDIKETA SAIOAK
  • Saioak partaide bakoitzaren mailara egokituak izango dira.
  • Klaseetarako taldeak murriztuak izango dira.
  • Irakaskuntza jolasen bitartez izango da.
  • Salto eta domako lehen urratsak landuko dira.

BESTELAKO  EKINTZAK
  • Mendi irteerak egingo ditugu
  • Volteo, horseball, carrusell, gymkahanak
  • Zaldia lurretik lantzen ikasiko dugu, “horsemanship” eta “riendas largas".
  • Urte bete eta bi urteko moxalekin lan egingo dugu.

ZALDIAREN ZAINTZA ETA ELIKADURA
  • Elikadura: Zaldiei jaten emango diete, beraien eguneroko beharrak zeintzuk diren ikasiko dituzte.
  • Zaldiaren garbiketa: aste osoan zehar beren zaldiaz arduratuko dira.


IZEN EMATEA

Nola egin erreserba?

Izen ematea Ekainaren 10a baino lehen egin beharko da.

AUKERAK:

ASTE OSOA 350€
5 EGUN 250€

DESKONTUAK:
%10eko deskontua lehenengo 5 izen-emateetan.
%10eko deskontua bigarren anai-arrebarekin.

Plazaren erreserba gauzatua izan dadin, ordainketaren %30a egin beharko da.
Izen emate orria posta elektronikoz edo arruntez entregatu daiteke.

ARAUDIA

Udalekuak aisialdi ekintza dira, non gazteen elkarbizitza eta ondo pasatzea sustatu nahi dugun, horretarako ondorengoa eskatuko dizuegu:
  • Mugikorren eta gailu elektronikoen erabilera debekatua izango dute.
  • Udalekuan zehar bisitarik ez egitea eskatzen dizuegu.
  • Gazteek beraien gastuetarako gehienez 5€ eramatea eskatzen dizuegu (hondartzako irteerarako).


HARREMANETARAKO
Edozein zalantza argitzeko, izen emate orria eskatzeko edo eta udalekuan zehar gurekin harremanetan jartzeko:

MUGIKOR ZENBAKIA: 640729293

HELBIDE ELEKTRONIKOA: gailurzaldiketa@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario